XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amore eman zuen armiarmak, nahiz eta, esaten zuenez, egiatan ordurako ur gozo ugari zuena eta ez gehiagorik behar.

Baina besteari mesedea egitearren....

Armiarma lapikotik irten zenean sartu zen tximua eta bere familia osoa bertara.

Uretan egosten hasiak zirela, oihu egin zuten.

- Ateraiguzu hemendik!, honezkero egosiak gaude!.

- Nola egosiak! - erantzun zuen armiarmak.

Egosia dagoenak ezin du hitzik egin.

Eta horrela tximuak gazela bezala hil ziren.

Baina tximu beltzen familian bazen tximu txiki bat beti gaixo zegoena eta horregatik txabolan geratu zena.

Ohartu zenean armiarmak bere aita, bere ama eta bere neba-arrebak hil zituela, Txinpanzearengana joan zen eta bere zorigaitza azaldu zion.

- Utzi kontu hori nire eskuetan erantzun zion txinpantzeak Armiarma hemendik badator, bereak eta bost hartuko ditu.

Eta horrela, asko luzatu gabe han agertu zen armiarma eta bere ur bikaina erakutsi zuen.

Txinpanzea halako ura bereganatzeko irrikitan agertu zitzaion.

Baina armiarma lapikoan sartu zenean, txinpanzeak estalki gainean harritzar batzu jarri zituen.

Armiarmak oihu egin zuen: - Egosia nago, utzi irteten.

Baina txinpanzeak erantzun zion: - Nola egosia zaudela! Egosia dagoenak ez du hitzik egiten.

Eta horrela hil zen armiarma maltzurra, bere maltzurkeria nozituz.

Horregatik trukorik ezagutzen duenak, kontu osoz egin behar du eta ez sarritan.